Bikoteka Irakurtzen

Bikoteka Irakurtzen

Bikoteka Irakurtzen hezkuntza-programa bat da, berdinen arteko tutoretzan –ikastetxean, ikasleen artean; etxean, ikaslearen eta senide baten artean– erabilia, irakurmenaren gaitasuna hobetzeko. Berdinen arteko tutoretzan, irakurmenaren gaitasunean eta familiaren partaidetzan oinarritzen da.

Bikoteka irakurtzen programaren  helburu nagusiak:

  • Joera inklusibo argiko metodologiak irakasleen esku jartzea. Lankidetzazko ikasketak –berdinen arteko tutoretzak, bereziki– aniztasuna balio positibotzat hartzea ahalbidetzen du:  desberdintasunari esker (kasu honetan tutorearen eta tutoratuaren arteko desberdintasunari esker) ikasten dugu.
  • Hizkuntza irakasteko didaktika berriak garatzea. Gure ikasgeletan hizkuntza-gaitasunak irakasteko eta ikasteko egin ohi diren jardueren osagarri izan daitezke berdinen arteko tutoretza eta familia-laguntza. Horrenbestez, laguntza pertsonalizatua emateko ahozko elkarreragin-maila handiko guneak sortzen laguntzen du ikastetxeetan bezala familia-testuinguruan ere.
  • Ikaslearen irakurmena eta, batez ere, irakurritakoa ulertzeko duen gaitasuna hobetzea.  Ulertze-estrategien lantze sistematiko hori lagungarria izan daiteke azken PISA txostenean aipatutako erronka lortzeko: ikasle guztiek bizitza osoan ikasten jarrai dezaten behar adina maila izatea irakurriaren ulermenean (lifelong learning).
  • Ikasleen lankidetza-ahalmena sustatzea. Lankidetza funtsezko trebetasuna da ezagueraren egungo gizartean, eta bizitza demokratikorako oinarrizko jarrerak eta gizarte-trebetasunak garatzen dituen baliozko gaitasuna da berez.
  • Familiak eskola-eginkizunetan gehiago inplikaraztea. Ikastetxeek parte hartzeko aukera zabaltzea da xedea. Programari esker, aukera ematen zaie familiei etxean seme-alaben irakurketa-tutore izan daitezen prestakuntza-saio batzuk egin ondoren.
  • Programa honekin lanean diharduten ikastetxe kooperatiboen sarea sortzea eta mantentzea, irakasleen eta ikastetxeen arteko hartu-emanak eta partekatzea sustatzeko.
 

 Video realitzat pel Berritzegune d'Orditzia

 

 
Campus d'excel·lència internacional U A B